Zenbakiak era askotara sailka daitezke. Kontuan izan behar da zenbakiak propietate ugari dituztela. Zenbakiaren batek horietariko propietateen bat/batzuk betetzen dituenean izen berezia hartzen du. Azter ditzagun era horretako zenbakiak.
Zenbaki lehena: Ondoko baldintza betetzen duten zenbakiak dira: bata eta bere buruarekin bakarrik zatigarriak diren zenbakiak, zenbaki arrunten multzoaren azpimultzo bat osatzen dutelarik. Zenbaki lehenak hauek dira: 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23,…
Ezagutzen den zenbaki lehenik handiena hauxe da.
Zenbaki konposatua: Lehena ez den eta bata baino handiagoa den zenbaki arruntari konposatua deitzen zaio. Zenbaki konposatuak hauek dira: 4, 6, 8, 9, 10, 12, 14, 15, 16, 18, 20…
Zenbaki guzti horiek ezaugarri bat dute: Zenbakia bera baino txikiagoak diren bi zenbaki oso eta positiboren biderketa bezala adieraz daitezkeela. Hona hemen adibideak: 20=4×5; 87=3×29; 18=3×6…, baina 11 ezin da horrela adierazi.
Zenbaki lehen probablea: Ziurtasunez zenbaki lehena dela esaterik ez dagoenean, baina zenbaki lehenek bete behar dituzten baldintzetarikoen bat betetzen dutenean, zenbaki lehena izan daitekeena dela esaten da. Bete beharreko baldintzak honakoak dira: (1) 232 bainofaktore txikiagorik ez du (2) Ezin da adierazi biderketa bezala. (3) Fermat-en teorema betetzen du.
Zenbaki lehenak izan daitezkeen 10.000 zenbaki handienak toki honetan aurkitu ditzakezu.
Zenbaki lehen bikiak: 2ko tarte batez elkarren segidan dauden zenbaki lehenak dira. Adibide giza, hona hemen bikote batzuk: (3,5), (5,7), (11,13), (17,19), (29,31), (41,43), (59,61)…
Zenbaki pseudolehena: n zenbaki bat da, non 2n-rekin kongruentea mod n den. Infinitu adibide daude, hona hemn batzuk: 645, 2.047, 161.038…
Zenbaki perfektua: Bere zatitzaile diren zenbakien baturaren balioa duena.
6=1+2+3; 28=1+2+4+7+14; 496=… ; 8.126=… ; …
Zenbaki semiperfektua: Bere zatitzaile diren zenbaki batzuen baturaren balioa duena.
18ren zatitzaileak 1, 2, 3, 6 eta 9 dira, baina 18=3+6+9, beraz zenbaki erdiperfektua da.
Zenbaki oparoa: Ondoko propietate hau betetzen duen zenbaki arruntari ematen zaion izena: bere zatitzaileen batura bere bikoitza baino handiagoa izatea. Esate baterako, 6 zenbakiak 1,2,3,4 eta 6 zatitzaileak ditu, eta berauen batura 1+2+3+4+6=16 da eta 16>2.6 da; 6 hori zenbaki oparoa da.
Zenbaki urria: Ondoko propietate hau betetzen duen zenbaki arruntari ematen zaion izena: bere zatitzaileen(bera ezik) batura zenbakia bera baino txikiagoa izatea. Esate baterako, 16 zenbakiak 1,2,4 eta 8 zatitzaileak ditu, eta berauen batura 1+2+4+8=15 da eta 15<16 da; 16 hori zenbaki urria da.
Zenbaki lagunak: Ondoko propietatea betetzen duten zenbakiei zenbaki lagunak esaten zaie: zenbaki baten zatitzaileen batura beste zenbakia da, eta alderantziz.
Adibidez:
220=1+2+4+5+10+11+20+22+44+45+110=284 eta 284=1+2+4+71+142=220
Zenbaki lagunkoiak: Zenbaki lagunak betetzen duten baldintza bera betetzen dute, baina binaka joan beharrean talde handiagoak izaten dira. Lehenengo zenbakiaren zatitzaileen baturak bigarrena ematen du; bigarrenaren zatitzaileen baturak hirugarrena;… eta azkenaren zatitzaileen baturak lehena.
Ondoko taldeko zenbakiak 12.496, 14.288, 15.472, 14.536 eta 14.264 zenbaki lagunak dira.




=2,6651441… ; ln(a), a≠1 eta a≠e denean…